Eremu natural bat Bizkaian

Lasaitasun espirituala eta turismoa

Deskonektatu modu naturalean

Bilboko aireportutik oso gertu (5 minutu eskasera autoan) eta Bilbo erdigunetik 10 minutura soilik kokatua, Urgoiti Jauregia ostatu idilikoa da natura eta golf zaleentzat. Gure ostatutik, kirola egiteko zein turismo ruralez gozatzeko hainbat ibilbidetara jo dezakezu, baita Bizkaiko sekretu guztiak deskubritu ere. Gure kokapen paregabeari esker, erraz bisitatu ditzakezu Donostia (ordu batera), Errioxa (ordu bat eta erdira) edo Ipar Euskal Herria, Biarritz eta Donibane Lohizune barne (ordu bat eta erdira).

Donostia

Donostian, Kontxako hondartza ospetsuez goza dezakezu. Zinemaldiak, pintxo-tabernek, Aquariumak eta Zientzia Museoa-Kutxaespaciok turismo-helmuga onenetako bat egiten dute hiri hau.

Portu tradizionalak eta hondartzak

Ezagutu gure hoteletik 20 minutu eskasera kokatuta dauden Lekeitio, Elantxobe, Bermeo eta beste herri batzuetako arrantza-portu tradizionalak. Bisitatu inguruko hondartzarik onenak: Plentzia, Bakio, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Laga, Laida eta Gorliz; guztiak 15 minutu eskasera.

Guggenheim Bilbao

10 minutu eskasera Guggenheim eta Arte Ederren museo ospetsuak aurkituko dituzu. Ez galdu bertako denda dotoreak eta Zazpikaleetako eta erdiguneko taberna biziak bisitatzeko aukera.

Mendiak eta mendi-ibiliak

Santiago Bidetik oso gertu gaude. Inguruan ezin konta ahala bide balizatu ditugu, mendizaleentzat leku aproposa.

Surfa

Mundakako eta Zarauzko hondartzak dira surfzale amorratuen helmuga gogokoenetako bat. Hondartza hauek ezkerreko olatuagatik dira ezagunak, eta nazioarteko surf-txapelketa ugari antolatzen dituzte.

Golfa

Urgoiti Jauregian geure Pitch&putt dugu. Inguruan hainbat golf-zelai ditugu, baita Golf Eskola eta praktika-zelaia ere.