Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta nabigazio-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie horiek nabigatzailean gordetzen dira, eta, besteak beste, ezagutu egiten zaituzte webgunera itzultzen zarenean, etazure ustez webguneko atalik interesgarrienak eta erabilgarrienak zein diren jakiten laguntzen digute.
Jatetxea
Ezagutu gure jatetxeetan eskain diezazkizukegun proposamen gastronomiko onenak
HARRIA JATETXEA, MUNGIAN
Euskal sukaldaritza tradizionala
Urgoiti Jauregiko Harria jatetxean, jangela dotore bat aurkituko duzu, argi naturalez betea eta aparteko bista panoramikoekin. Ezin hobea da une bereziez gozatzeko, bazkariak egiteko eta bazkalostean hizketan geratzeko, bestelako ospakizunak antolatzeko edo negozio-bilera arrakastatsuak prestatzeko. Gure plater guztiak euskal sukaldaritza tradizionalean oinarrituta daude, lurreko eta itsasoko produktuak erabiliz; egunero prestatzen ditugu bertako sukaldean, mahaira fresko-fresko irits daitezen.
Ordutegia:
- Astelehenetik igandera, 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 22:30era
info@palaciourgoiti.com
Ekitaldietarako gastronomia
Harria jatetxea
Ezagutu Urgoiti Jauregiko bistroa
URGOITI JAUREGIKO BISTROA - MUNGIA
Urgoiti Jauregiko bistroak giro atsegina eta informala eskaintzen du, eta gure sukaldaritza informalenaz gozatu ahal izango duzu bertan. Gozatu gure bistro animatuaz urte osoan; plater informal ugari ditugu, ezin hobeak lagun eta senideekin partekatzeko.
Ordutegia:
Bazkariak eta afariak
- Egunero zabalik, 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 22:00etara
URGOITI JAUREGIKO TERRAZA - MUNGIA
Tenperatura igo eta aire zabalean egoteko gogoa datorrenean, terraza irekitzen dugu. Ahaztu estresaz: bailararen aparteko bistak izango dituzu, iturriko uraren soinua, Urgoiti Jauregiaren beste garai bateko jauregi-giroa eta, nola ez, gure platerak. Izan ere, euskal sukaldaritza tradizionalean oinarrituta daude, lurreko eta itsasoko produktuak erabiliz; egunero prestatzen ditugu bertako sukaldean, mahaira fresko-fresko irits daitezen.
Ordutegia:
Bazkariak eta afariak
- Egunero zabalik, 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 22:00etara