Eremu natural bat Bizkaian

Lasaitasun espirituala eta turismoa

Deskonektatu modu naturalean

Bilboko aireportutik gertu eta Bilboko erdigunetik 10 minutu eskasera, Urgoiti Jauregia naturazaleentzako ostatu idilikoa da. Gure ostatutik abiatuta, hainbat ibilbide daude kirola praktikatzeko, landa-turismoa egiteko, eta Bizkaiak gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutzeko. Gure kokapen paregabeak beste toki batzuk bisitatzeko aukera ere emango dizu; besteak beste, Donostia (ordubetera), Errioxa (ordu eta erdira) edo, Frantziako euskal eremuan, Miarritze eta Donibane Lohizune (ordu eta erdira).

Donostia

Donostian, Kontxako hondartza ospetsuez goza dezakezu. Zinemaldiak, pintxo-tabernek, Aquariumak eta Zientzia Museoa-Kutxaespaciok turismo-helmuga onenetako bat egiten dute hiri hau.

Portu tradizionalak eta hondartzak

Ezagutu gure hoteletik 20 minutu eskasera kokatuta dauden Lekeitio, Elantxobe, Bermeo eta beste herri batzuetako arrantza-portu tradizionalak. Bisitatu inguruko hondartzarik onenak: Plentzia, Bakio, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Laga, Laida eta Gorliz; guztiak 15 minutu eskasera.

Guggenheim Bilbao

10 minutu eskasera Guggenheim eta Arte Ederren museo ospetsuak aurkituko dituzu. Ez galdu bertako denda dotoreak eta Zazpikaleetako eta erdiguneko taberna biziak bisitatzeko aukera.

Mendiak eta mendi-ibiliak

Santiago Bidetik oso gertu gaude. Inguruan ezin konta ahala bide balizatu ditugu, mendizaleentzat leku aproposa.

Surfa

Mundakako eta Zarauzko hondartzak dira surfzale amorratuen helmuga gogokoenetako bat. Hondartza hauek ezkerreko olatuagatik dira ezagunak, eta nazioarteko surf-txapelketa ugari antolatzen dituzte.

Golfa

Urgoiti Jauregian geure Pitch&putt dugu. Inguruan hainbat golf-zelai ditugu, baita Golf Eskola eta praktika-zelaia ere.