Ezkontzak eta ospakizunak
Zure bizitzako ezkontza Urgoiti Jauregia hotelean
Ingurune natural onenean ezkonduak
Zure ametsetako eguna antolatzeko, gure esperientzia osoaz baliatzen gara. Ekitaldi bakoitza bakarra da; hori dela eta, modu pertsonalizatuan eta indibidualean diseinatzen dugu zure ezkontza osatzen duten xehetasunetako bakoitza.
Ekitaldi berezi honen fase bakoitzean gidatzen ditugu gure bezeroak, eta ekitaldi osoan prestatzeko oinarrizko euskarri bihurtzen gara. Gure bezeroekin harremanetan gaude etengabe, eta ospakizun bikain hau antolatzeko urrats guztiak gainbegiratzen ditugu. Modu honetan, zure ezkontza erraz eta estresik gabe planifikatzen ari zarela irudituko zaizu. Egun berezi horren alderdi bakoitza paregabea eta desberdina izango dela ziurtatzen dugu.
Gure sukaldariak, bere taldearekin batera, menu askotariko eta erakargarriak prestatzen ditu, zeinak gai baitira gustu tradizionalenak zein ahosabai ausartenak asetzeko. Arreta osoa jartzen dugu lehengairik onena eskaintzeko, oinarrizkotzat jotzen baitugu menu paregabeak prestatzeko.
Ezkontza zibila
Urgoiti Jauregiko ezkontzak
Urgoiti Jauregiko eremuetan, zuen ametsetako ezkontza ospa dezakezue. Eremu paregabe honek giro goxoa du, oso argitsua eta lorategira irekia, argazki-erreportajea egiteko idilikoa. Gainera, nahi izanez gero, zeremonia-maisu bat izango duzue, une desberdinak zuekin prestatzeko.
Koktela terraza nagusian
Leku enblematiko bat
Terraza nagusian zerbitzatuko da ongietorri-koktela; alegia, Urgoiti Jauregiko leku enblematikoenetako batean. Gozatu koktelaz gonbidatuekin batera, eta, bitartean, eremu ikoniko honetan, argazki-erreportajea egingo da. Ekitaldia bereziagoa izan dadin, urdaiazpiko-maisu bat, jazz-talde bat, saxo-jotzaile bat eta beste aukera batzuk izango dituzu eskura. Era berean, ilunabarreko ezkontzetan, terraza argiztatuko dugu zuziekin eta kandela erromantikoekin; oso giro goxo eta dotorea sortuko dute.
Oturuntza-aretoa
Gehienez 145 gonbidatu
Oturuntza-aretoa, gehienez 145 gonbidaturentzat. Erabat diafanoa, argi natural handiz hornitua eta kanpoko terrazarako irteera zuzena eskaintzen duena. Janari guztia mahaira eramango da, plateretan, eta mahai biribilak jarriko dira, eta, nahi izanez gero, ohorezko mahai bat, biribila edo obalatua. Mahai guztiek dekorazio estetiko eta bisual zaindua izango dute.
Diskoteka kanpoko terraza pribatuarekin
Leku enblematiko bat
Egun ahaztezin bati amaiera bikaina emateko leku aproposa dugu. Kanpoko terraza duen gure diskoteka aurkezten dugu: eremu guztiz independentea da, eta benetako festaz gozatzeko beharrezko zerbitzu guztiak ditu.
Gainera, Urgoiti Jauregiak DJ egoiliar bat du, musikari profesional trebea, zeina diskotekaz arduratuko baita eta zuen gustu eta lehentasunen arabera girotuko baitu.